Skip to main content
x

Altsasu Bonoa 2023

Altsasuko Udalak, Altsasuko Merkatarien Elkartearekin (ADE) lankidetzan, "Altsasu oso gertu" kontsumoko bonuen bigarren kanpaina abiarazi du, 15.000,00 euroko aurrekontuarekin.

Iaz bezala, bonuak Iortia kultur gunean jaso ahal izango dira, ohiko ordutegian (9:00-13:00). Pertsona bakoitzak bono bat hartu ahal izango du, eta horretarako NANa aurkeztu beharko du eta Iortia kultur gunera bertara joan beharko du.

Kontsumo-bonoa honetan datza: kontsumo-bonoa duen erosleak 10,00 €-ko aparteko saldoa lortzen du udalak doan emanda. Atxikitako establezimenduan bere kontsumo-bonoa trukatzen duen erosleak, gutxienez 40,00 € erosten dituenean, 30,00 € ordainduko ditu, kontsumo-bonuaren balioa udalak ordaintzen diolako atxikitako establezimenduari, ADEren bidez.

Jaso zure kontsumo bonua Iortian. 2023eko abuztuaren 28tik irailaren 24ra bitartean banatuko dira.

Kontsumo-bonoekin ondasunak eta/edo zerbitzuak erosi ahal izateko epea abuztuaren 28tik 2023eko irailaren 30era artekoa izango da, eta kanpainaren azken eguna 2023eko irailaren 30a izango da. Data horren ondoren, bonuek balioa galduko dute.

diptico2

 

Parte-hartzaileak:

 

  • 13 Udaberri Loredenda
  • Allianz Seguros (Hnos. Sayas)
  • ARKUPE koltxoi denda - Altzariak
  • Asensio Moda
  • Akeita Kafetegia
  • B&K Ile-apain estetika produktuak
  • Calzados Bengoetxea
  • Sorkunde Harategia
  • Cristina Janari denda
  • Deportes Lezea
  • Ekin Moda
  • Electricidad Ramos
  • Estanko eta opariak Maite
  • Eva Argüelles Farmazia
  • Floristería y Herboristería Lorea
  • Gertu Sakana
  • Hiruon Harategia
  • Sarabe Belardenda
  • Iker Kirolak
  • Inmobiliaria Agurain
  • Iulene Denda
  • Izara Cortina - Stor
  • Joselen
  • Joss Moda
  • Katuka
  • Kiki Argazki denda
  • Mari Carmen
  • Marigorri
  • ML Moda (Mujer)
  • ML Moda (Hombre)
  • Muebles Santa Cruz
  • Larka
  • Lasa Kirolak
  • Liburunda (Librería - Papelería)
  • Librería Arkatz Liburudenda
  • Luresu
  • Óptica Sakana
  • Ohiana ileapaindegia peluqueria
  • Scooby - Txakurren ile-apainketa
  • Nueva Imagen Ileapaindegia
  • NextMovil
  • Mª Eugenia Arraindegia
  • Pinpilinpauxa Aurrentzako Moda
  • Ramos Etxea (Elektrogailuak)
  • Sare Calzados
  • Tu Tienda Especial
  • Txartel
  • Txikitxo
  • Xagu Informatika

 

Oharra: Bonoak ezin izanen dira tabakoa edo loteria erosteko erabili, ez eta apustua egiteko ere.