Skip to main content
x

Ingurumen-etiketak

Oso kontsumista den gizarte batean ondasunen kontsumitzaile eta zerbitzuen  erabiltzaile  garen  aldetik,  GURE  ESKU,  HOTS,  GURE EGUNEROKO ERRUTINAREN ESKU DAGO BIZITZEKO ETA INGURUMEN ETA GIZARTE ARLOKO KONTSUMORAKO JARRAIBIDE IRAUNKOR BATZUK SUSTATZEA.


Gure  ingurune  naturala  bizitzarako  nahitaezko  elementua  da. Iraunkorra ez den gure kontsumoa bideratu behar dugu, eta ongizatea eta  oreka  lortu  behar  ditugu  gure  eskura  dauzkagun  baliabide naturalez gehiegi baliatu gabe eta ahalik eta hondakin gutxien sortuz.

Kontsumitzaileok eta erabiltzaileok dugu KONTSUMO IRAUNKORRA gauzatzeko GAKOA:


Gure kontsumoa MURRIZTEA, benetako premietan oinarrituta.
INGURUMENA GEHIAGO ERRESPETATZEN DUTEN produktuak eta zerbitzuak SUSTATZEA
BERRIZ ERABILTZEA ETA BIRZIKLATZEA.

Ingurumena errespetatzen duten protokoloak betetzen dituzten enpresek ziurtagiriak lortzen dituzte. Ziurtagiri horiek bermatzen digute produktuen eta zerbitzuen bizitza-zikloan oinarrizko irizpideak ezarri direla kontsumoaren eragina txikiena izan dadin ingurumenerako.


Ziurtapen  horiek  identifikatzeko,  IKURRAK  bilatu  behar  ditugu  ETIKETAN. Hona hemen zenbait adibide: