Skip to main content
x

ETXARRIN BIZI, ETXARRIN EROSI!

 

BAIMEN-AGIRIA. (Beste pertsona baten izenean bonoak jasotzeko)
 
Kontsumo-bonoen ezaugarriak:
Dirulaguntza jasoko duten bi kontsumo-bono ezberdin egongo dira. Bonoa jasotzen duen pertsonak Udalak 
finantzatutako aparteko saldo bat eskuratzen du.
 
Lehenengo bonoa 15 eurokoa izango da eta Udalak 7 euroko finantziatuko ditu. Horrela, herritarrak atxikitutako 
establezimenduetariko batean 15 euro gastatzen 
dituenean herritarrak 8 euro ordainduko ditu.
 
15 euroko bono hau ondoan zehazten diren sektoreetan erabili ahal izango da:
Ileapaindegi eta estetika zentroak, Akademiak, Arropa dendak, Fisioterapeutak, masajistak eta Altzari-dendak.
 
Bigarren bonoa 10 eurokoa izango da eta Udalak 4 euro 
finantziatuko ditu. Horrela, herritarrak atxikitutako 
establezimenduetariko batean 10 euro gastatzen dituenean herritarrak 6 euro ordainduko ditu.
 
10 euroko bono hau ondoan zehazten diren sektoreetan 
erabili ahal izango da:
Liburudendak, Jatetxe, taberna eta ostatuak, Elikadura-
dendak, Okidengiak, Farmaziak.
 
Kontsumo-bonoen onuradunak
Kontsumo-bonuak 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude, ohiko bizilekua edozein dela ere (ez da beharrezkoa Etxarri Aranazko udalerrian erroldatuta egotea).
Pertsona bakoitzak gehienez bi kontsumo-bonu lortu ahal izango ditu, kontrakoa zehazten ez bada.
Erabilitako kontsumo-bonuaren zenbatekoa osorik agortu 
beharko da (ezin da zatikatu).
 
Kontsumo-bonoa jaso eta gastatzeko epea
Kontsumo-bonuak 2020ko abenduaren 31a arte jaso ahal izango dira Etxarri Aranazko Udaletxeko bulegoetan, 
jendaurreko ordutegian (astelehenetik ostiralera 
10:00etatik 14:00etara). 
Aldi berean, hauek erabiltzeko epea 2020ko abenduaren 31an bukatuko da. Egun horretatik aurrera ez da
lagundutako erosketarik onartuko.

etxarrin